#ElkarrekinSortzekoEtxea

Etxean gelditu behar dugun garai hauetan...

…sor dezagun elkarrekin!

Elkarrekin eta internet bidez sortzeko aukera emango diguten jarduerak biltzea ideia zoragarria iruditu zaigu. Adin eta familia guztietarako moduko ideiak daude!

Etxean egon behar dugun garai hauetan, ariketa hauek zuen sormena mantentzen lagunduko dizuetela espero dugu… eta egoera berean dauden munduko beste pertsonekin batera aritzeko aukera emango dizuetela.

Astero gutxienez ideia bat igotzen saiatuko gara...

CadaHasteko prest?

#1 Ideia: Lehenik, kutxa magiko bat nola egin ikasiko dugu.

 

Bideo honetan Padma eta Ananda donostiarrek kutxa magiko bat nola sortu azalduko digute, gaztelaniaz eta euskaraz. 

Oso dibertigarria da!

Zein marrazki bidizun egin ditzakegu? ​Zein marrazki bidizun egin ditzakegu? Guk, iraganean denetarik egin dugu: aldaketa klimatikoari buruzko bideo-ipuinak, aniztasun kulturalari buruzkoak edo giza eskubideen artikuluen inguruko marrazki bizidunak (giza eskubideen 75.urteurrena ospatzeko) kasu.

Nabarmenduetan klik egin dezakezue bideo gehiago ikusteko, baina hemen pare bat adibide utziko dizkizuegu. Lehena Euskadin sortu zuten eta bigarrena Perun:

Egia esan ia edozein gauzari buruzko marrazki bizidunak egin ditzakezue. Nahi duzuena egin dezakezue, noski!

 

Guk proposamen bat egingo dizuegu: konfinamenduaren gaiarekin lotutako mikro-ipuinak sor ditzakezue… Nola bizi dute egoera hau zuen seme-alabek? eta zuek? zer botatzen dute/duzue faltan? Zein alderdi positibo ditu? Dena normaltasunera itzultzen denean zer aldatuko zenukete? Zer ez zenuten normaltzat hartzen eta zer aldatu nahiko zenukete berriz kalera ateratzen garenean?

 

Horrelako ideiaren bat egiteko gogoa baduzue,  hemen klik eginez gurekin kontaktuan jarri zaitezkete eta gurekin eta munduko gainerako pertsonekin partekatzeko zer egin azalduko dizuegu, ongi iruditzen bazaizue. Partekatutako bideo guztiekin galeria bat sortuko dugu, goian partekatu dugunaren antzerakoa.

 

Ideia eta garapena

Lakindetzan